Eibarrek biztanleria galtzen jarraitzen du (27.264 biztanle ditu gaur egun)

Eibarrek biztanleria galtzen jarraitzen du (27.264 biztanle ditu gaur egun)
2023/02/03 12:16
eta kitto!
Eibarrek biztanleria galtzen jarraitzen du. Egoibarrak bere webgunean argitaratu duenez, 27.264 biztanle ditu gaur egun (14.019 emakumezko eta 13.245 gizonezko), iaz baino 66 gutxiago eta 2021ean baino 302 gutxiago. Datuak Udaleko Idazkaritza Nagusiko Estatistika Atalak eman ditu eta 2023ko urtarrilaren 1ekoak dira. Honela banatzen dira gaur egungo 27.264 biztanleak, adin-taldeka eta generoaren arabera:

0-25 urte: 6.468  (% 23,72)
- emakumeak: 3.154
- gizonezkoak: 3.314

26 urtetik 50 urtera:  8.355  (% 30,64)
- emakumeak: 4.070
- gizonezkoak: 4.285

51 urtetik 65 urtera: 5.821 (% 24,25)
- emakumeak: 2.941
- gizonezkoak: 2.880

66 urtetik 100 urtera: 6.613 (% 24,25)
- emakumeak: 3.848
-gizonezkoak: 2.765

100 urtetik gora: 7 (% 0,02)
- emakumeak: 6
- gizonezkoak: 1

Eibarren 77 herrialdetatik etorritako 2.916 lagun daude, apatridak barne, horietatik 1.421 emakumeak dira eta 1.495 gizonezkoak.

Hona hemen taula, herrialdeka eta bakoitzetik zenbat gizon eta zenbat emakume diren adierazita