Eibarrek 942.000 euro jasoko ditu Estatuaren funtsetatik pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak arintzeko

Eibarrek 942.000 euro jasoko ditu Estatuaren funtsetatik pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak arintzeko
2022/01/24 17:55
eta kitto!
Espainiako Gobernuak 25,1 milioi euro banartuko ditu Gipuzkoako udalen artean pandemiak eragindako "kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen laguntzeko". 1.964.839,15 euro Debabarrena eskualdeko herrien artean banatuko dituzte, eta Eibarri, zehazki, 942.000 euro transferituko zaizkio.

Gipuzkoako udalek oinarrizko zerbitzu publikoak (osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak) indartzeko erabili ahal izango dute ekarpen hau,  eta "beste eskumen batzuk baliatzeko ere erabil daitezke", adierazi zuen Markel Olano Gipuzkoako diputatuak urtarrilaren 13an Donostian hainbat alkaterekin egin duen bilera batean: