Eibarrek mila etxebizitza ditu alokairuan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarrek mila etxebizitza ditu alokairuan
ETA KITTO 2022, Uzt 04

Gure herrian 1.005 etxebizitza daude alokairuan une honetan, eta euren batazbesteko prezioa hilean 542 eurokoa da. Kopuru hori orain dela urtebete baino 95 euro garestiagoa da eta 2018ko abenduan baino 244 euro garestaiagoa. Orduko hartan, orain dela hiru urte eta erdi, 761 etxebizitza zeuden alokairuan, orain baino 244 gutxiago. Datu horiek EMAL alokairuaren merkatuko estatistika erakundeak eskaini ditu eta 2021eko bigarren hiruhilabeteari dagozkie. Horren arabera, probintzian Donostian ordaintzen da gehien etxebizitza alokatzeagatik, 911 euroko batazbestearekin, eta Zaldibian gutxien, 476 eurorekin; hau da, bien artean 435 euroko aldea dago. Hiriburuan bertan ere badago alderik auzo batetik bestera: horrela, Aiete-Lugaritzen 1.056 euro ordaintzen bada batazbeste, Martutenen kopuru hori 685 eurora jaisten da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »