Eibarren 675. urteurrena ospatzeko argazki-lehiaketa antolatu dute

Eibarren 675. urteurrena ospatzeko argazki-lehiaketa antolatu dute
2021/07/05 eta kitto!
Eibarrek 675 urte betetzen ditu aurten eta Klub Deportiboko Argazki Taldeak eta Ego Ibarrak ‘Harro nago zutaz, Eibar! vs Amorratu egiten nauzu, Eibar!’ izeneko argazki-lehiaketa jarri dute martxan, herriaren alde onak eta alde txarrak azaleratzeko.

Lehiaketa bi ataletan banatuko da, ‘Harro nago zutaz, Eibar!’ eta ‘Amorratu egiten nauzu, Eibar!’, eta parte-hartzaile bakoitzak argazki original bakarra aurkeztu ahal izango du atal bakoitzean.

Atal bakoitzeko irabazleak 500 euroko saria jasoko du eta, bestetik, 175 euroko sari bi emango dira, epaimahai ofizialak hautatutako argazkietatik, herri-bozketa bidez hautatutako argazkietarako.