Eibarren bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarren bi koronabirus kasu berri atzeman dituzte
ETA KITTO 2021, Eka 17

Azken lau egunetan koronabirus kasu berririk atzeman barik egon ondoren, atzo bi kasu berri atzeman zituzten Eibarren. Horrela, intzidentzia-tasa pixka bat igo da %43,68raino.

Eskualdeko beste herriei begira, aurreko egunean kasurik egon ez ondoren, atzo Mutrikun bi kasu berri atzeman zituzten, eta Elgoibarren eta Ermuan kasu bana.

EAEn, atzo, 7.692 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 190 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 28 Araban, 115 Bizkaian eta 38 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 10 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 53 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »