Eibarren ez dute koronabirus kasu berririk atzeman

Eibarren ez dute koronabirus kasu berririk atzeman
2021/06/15 eta kitto!
Atzo ez zuten koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren eta intzidentzia-tasa gehiago jaitsi da, 36,40an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan atzeman dute kasu berri bakarra.

EAEn, atzo, 8.006 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 142 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 20 Araban, 83 Bizkaian eta 35 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Horrela, EAEko intzidentzia-tasa 150tik jaitsi da eta 146,52koa da orain.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 30 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 59 pertsona ZIUn daude.