Eibarren hamabost koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken hiru egunetan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eibarren hamabost koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken hiru egunetan
ETA KITTO 2021, Mai 10

Barixakuan, zapatuan eta domekan hamabost koronabirus kasu positibo atzeman zituzten herrian, eta intzidentzia-tasa 313,02an dago.

Eskualdeko beste herriei begira, Elgoibarren bost positibo berri atzeman dituzte asteburuan, Ermuan eta Deban launa, eta Mendaron eta Mutrikun bana. Beraz, guztira 30 positibo atzeman dituzte eskualdean.

Atzo EAEn 7.032 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 356 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 30 Araban, 175 Bizkaian, 149 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 169 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »