Eibarren lau koronabirus kasu berri atzeman dituzte asteburuan

Eibarren lau koronabirus kasu berri atzeman dituzte asteburuan
2021/06/21 11:03
eta kitto!
Azken hiru egunetan (barixakutik domekara) lau koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren. Horrela, herriko intzidentzia-tasa 32,76koa da.

Eskualdeko beste herriei begira, Mendaron egon da kasu bakarra eta beste herrietan ezer.

Atzo EAEn 4.015 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 98 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 12 Araban, 70 Bizkaian, 14 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 16 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.