Eibarren sei koronabirus kasu berri atzeman dituzte eta intzidentzia-tasak behera egin du

Eibarren sei koronabirus kasu berri atzeman dituzte eta intzidentzia-tasak behera egin du
2021/04/28 10:38
eta kitto!
Atzo sei koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten herrian, aurreko egunean baino lau gutxiago. Horrela, intzidentzia-tasa jaitsi egin da, 560,53ean kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan (418,25) eta Deban (1.778,84) bina positibo atzeman zituzten; eta Elgoibarren (355,29), Mutrikun (508,09) eta Mallabian bana. Beraz, eskualdean 13 positibo berri atzeman zituzten guztira, aurreko egunean baino 14 gutxiago.

Atzo EAEn 12.137 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 869 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 98 Araban, 405 Bizkaian, 356 Gipuzkoan eta 10 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 99 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 184 pertsona ZIUn daude.