Eitzagako auzokideek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Zaldibarko udaletxe parean, barruan osoko bilkura egiten ari zirenean. Behin eta berriz salatu dutenez, zabortegian bertan bizi arren, erabat ahaztuta daude eta inork ez die erantzunik ematen euren eskaerei. Zabortegia amildu zenetik, bertan bizi direnak euren osasunarekin kezkatuta daude, are gehiago bertan amiantoa zegoela jakin zutenetik. Hori dela eta, azterketa medikoak egitea eskatu dute, baina orain arte ez dute lortu Zaldibarko alkateak agindutakoa betetzea eta horregatik erabaki zuten atzo protesta egitea, “behingoz gu ikusiak sentitu gaitezen. Auzoko hainbat familia koronabirusaren eraginez etxean konfinatuak egon arren, beraien izenean ere talde bat egon ginen”.
#Eitzagaelkarretaratzeprotestazabortegizaldibar
Gaiarekin zerikusia duten albisteak