Ekainaren 8tik aurrera egin ahalko dira bisitak zahar etxeetan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Ekainaren 8tik aurrera egin ahalko dira bisitak zahar etxeetan
ETA KITTO 2020, Mai 26

Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainaren 8tik aurrera zahar etxeak bisitatzea ahalbidetzeko asmoa duela berretsi du. Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da eta neurriak zorroztuko dituzte bisitak egin ahal izateko.

Adineko egoitzetan 167 lagun hil dira koronabirusaren ondorioz eta 22k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin. Bestalde, 373 lagunek gainditu dute gaixotasuna.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »