Eskola jazarpenaren inguruan, `El novato’ filma ikusi ahal izango dute ikasleek ostiral honetan Coliseoan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eskola jazarpenaren inguruan, `El novato’ filma ikusi ahal izango dute ikasleek ostiral honetan Coliseoan
ETA KITTO 2022, Mai 03

Ostiral honetan, maiatzak 6, ‘El Novato’ pelikula ikusi ahal izango dute herriko LHko 5. eta 6. mailako ikasleek  Coliseo antzokian. Jardueraren helburua bullyingaren aurkako sentsibilizazioa sustatzea da.  Ekimena Eibarko Udaleko Gizartekintza Sailak sustatu du  “Haur, Nerabe eta Familien I. Udal Plana”ren barruan, eta Jazarpenaren Aurkako Egunaren harira antolatu da (maiatzak 2).

‘El Novato’  film frantziarra jatorrizko bertsioan proiektatuko da, euskarazko azpitituluekin eta unitate didaktiko bat ere badu irakasle eta ikasleentzat. Emanaldia eskola-ordutegian izango da, goizeko 9:00etan.

Filmarekin ikasleen artean elkarbizitza inklusiboa landu nahi da, honako alderdi hauek sartuz: norbere burua onartzea eta errespetatzea, berdinen artean gatazkak konpontzea, bullyingari buruzko gogoetak egitea, eta hura ikusten dutenek zer paper betetzen duten aztertzea.

“Haur, Nerabe eta Familien I. Udal Plana”k, 2019an martxan jarri zenetik, hainbat ekintza antolatu ditu, besteak beste, sentsibilizazio-jardunaldiak (bata Udaleko politikariei eta teknikariei zuzendua, eta bestea herriko kirol-elkarte eta aisialdiko kolektiboentzat); ikastetxeentzako erakusketa bat; eta bullyingaren aurkako logotipoa egiteko lehiaketa bat.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »