Elgoibar eremu gorritik atera da; eskualdean 21 positibo egon dira azken orduetan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Elgoibar eremu gorritik atera da; eskualdean 21 positibo egon dira azken orduetan
ETA KITTO 2021, Ots 23

Atzoko datuak begiratuta, egoerak hobera egin du Debabarrenean. Elgoibar eremu gorritik atera da, intzidentzia-tasa 467,94an kokatuz. Atzo 11 positibo atzeman ziren Eibarren (305,74ko intzidentzia-tasa); 5 Ermuan (237,22) eta 4 Elgoibarren. Guztira, beraz, 21 positibo berri azken orduetan eskualde osoan.

Atzo, 9.035 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 428 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 57 Araban, 265 Bizkaian, 106 Gipuzkoan eta 0 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 134 pertsona ZIUn daude.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »