Azken egunetako euri denboraleak eragina izan du herrian. Izan ere, Udalak bidegorrirako sarbidea itxi du Maltzaga parean, zenbait puntutan Deba ibaiak gainezka egin ondoren.
Euriari dagokion abisu horia ezarri dute Bizkaian eta Gipuzkoan, 15:00ak arte. Dena dela, okerrena pasatu dela nabarmendu du Euskalmetek.
Argazkia: Barren.