Elikagaien posterrak banatu ditu…eta kitto!-k herriko dendetan

Elikagaien posterrak banatu ditu…eta kitto!-k herriko dendetan
2020/12/20 eta kitto!
Eibarko arraindegiak eta harategiak izan ziren posterrak jasotzen lehenak, eta aurreko astean frutadenda eta okindegiek jaso dituzte. Establezimendu horietako produktuen izenak euskaraz ageri dira posterrak A2 neurrikoak dira.  …eta kitto! Euskara Elkarteak "Euskeraz primeran!" kanpainaren barruan egindako material berria pozarren jaso dute dendariek.

Horma-irudi horiekin bezeroak euskaraz eskatzera animatuko direla uste dute elkarteko arduradunek: “Batzuetan lotsagatik, beste batzuetan ohitura faltagatik, edo euskaraz nola esaten den ez dakigulako, baina askotan gazteleraz eskatzen dugu behar duguna. Posterretan argi eta garbi ikus dezake bezeroak behar duen hori euskaraz nola esaten den, eta beraz, pentsatzen dugu, errazago animatuko dela euskaraz eskatzera. Horrek, aldi berean, erraztu egingo du bezeroaren eta dendariaren arteko euskarazko harremana, nork bere gaitasunaren arabera, jakina”.