Elkarte gastronomikoen birziklapen beharrak ezagutzeko bisiten bigarren txanda bat egingo du Mankomunitateak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Elkarte gastronomikoen birziklapen beharrak ezagutzeko bisiten bigarren txanda bat egingo du Mankomunitateak
ETA KITTO 2021, Aza 16

Azaroaren 4an abiarazi zuen Mankomunitateak eskualdeko elkarte gastronomikoetan birziklapena areagotzeko egitasmoa. Eskualdeko 128 elkarteen harremanetarako datuak bildu ostean, gutun bat bidali zitzaien guztiei, ingurumen hezitzaileen bisita jasoko zutela adierazteko. Ingurumen hezitzaileek elkarte guztiak bisitatu dituzte bi asteetan, baina ez dute lortu elkarte guztietako kideekin harremanetan jartzea. Hori horrela, Mankomunitatearen helburua “ahalik eta herritar gehienengana iristea denez, birziklapena sustatzeko gizarteko esparru eta kolektibo guztietan, bigarren saiakera bat egingo da eta berriz bisitatuko dira harremanik izatea lortu ez dugun eskualdeko elkarteak datorren astean zehar, adierazi dute.

Mankomunitateak harremanetan jartzea lortu ez duen elkarteetako kideek mezu bat bidali dezakete adur@vermican.com helbidera edo 620 568 597 telefonora deitu dezakete hitzordua adosteko.
Mankomunitatearen bisiten helburua da elkarteen beharrak ezagutzea eta birziklatzea errazteko baliabideak eskaintzea. Horrez gain, sukaldean erabiltzeko mantalak sortu ditu Mankomunitateak eta pare bat banatuko dira elkarte guztietan, uneoro birziklapenaren garrantzia gogoan izan dezaten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »