Emakumeak gizonak baino zaurgarriagoak izateko arrazoiak azaltzen ditu Ana Galarragak gaurko atalean

Emakumeak gizonak baino zaurgarriagoak izateko arrazoiak azaltzen ditu Ana Galarragak gaurko atalean
2020/04/02 eta kitto!
Elhuyarrek gaur sarera igo duen 19aren izurria argitzen, bideo labur sortako 4. atalean, koronabirusarekin kutsatzeko orduan emakumeak gizonak baino zaurgarriago direla nola konturatu diren azaltzen digu Ana Galarragak. Dioenez, Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Horren atzean sexu- eta genero-arrazoiak daude (immunitate-sistemaren diferentziak eta tabakismoa). Alabaina, genero-bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute: osasun-langile gehienak emakumeak dira, eta haien gain geratzen dira zaintza-lanak. Ikusi zer esaten duen honen inguruan gaurko bideo-pilulean:

https://youtu.be/t2ko52tt36U

Gerritek copia