Debabarreneko Ikasle Abertzaleak taldeak zenbait ekitaldi antolatu ditu Eibar BHIn eta La Sallen Martxoaren 8aren harira, ‘Lotzen gaituzten kateetatik askatzeko, emakume langileok borrokara batu!’ goiburuarekin.
Martxoaren 8an, 8:10ean, ‘Emakumeen hipersexualizazioa’ tailerra eskainiko dute Eibar BHIn eta ondoren, 9:10ean, kontzentrazioa egingo da patioan.
Eibar BHIn egon eta gero, La Sallera joko dute eta 10:50ean tailer bera eskainiko dute. Horretarako, ikastetxeko patioan elkartuko dira.
#feminismoa#martxoak 8#tailerra#tailerrakDebabarreneko Ikasle Abertzaleakemakumeen hipersexualizazioaemakumeon hipersexualizazioaIkasle Abertzaileak
Gaiarekin zerikusia duten albisteak