Enrique Zuazuak ‘Txopitea eta Pakea’ saria jaso du
2020/01/04
19:02
eta kitto!
Enrique Zuazua matematikari eibartarrak ‘Txopitea eta Pakea’ saria jaso zuen atzo udaletxean, Eibarko Udalak herritar zein talde ospetsu eta garrantzitsuenei egin ahal dien aitortzarik handiena eta garrantzitsuena. Zuazuak “sortzaile eibartarrei” eskaini zien saria, hainbat tokitatik etorritako lagun eta kideek ia bete egin zuten aretoan. “Eibar erreferente izaten jarraitu behar du ekintzailetzan eta berrikuntzan”, aipatu zuen matematikariak. “Eibar marka sustatzen jarraitu behar dugu, gure arteko diferentziak albo batera lagata”.
‘Txopitea eta Pakea’ jasotzeaz gain, maiatzaren 9an Alexander von Humboldt katedra eman zioten Zuazuari, mundu mailako ikertzaileei Alemanian ematen duten saririk garrantzitsuena eta, horrela, Matematika Aplikatuen arloan munduko matematikaririk onenen zerrenda osatzera pasatu zen eibartarra. Miguel de los Toyos alkateak esan bezala, “foballean Urrezko Baloia irabaztea bezala da”.
Datorren barixakuko alean Enrique Zuazuari egindako elkarrizketa izango duzue irakurgai.