Lagundu Argitzen ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da, 12:30etik aurrera

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Lagundu Argitzen ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da, 12:30etik aurrera
ETA KITTO 2021, Urt 23

Zaldibar Argitu plataformak antolatuta, Lagundu Argitzen izeneko ekitaldia hartuko du gaur Armeria Eskolak, 12:30ean, eta bertan aurkeztuko dute epaiketaren gastuei aurre egiteko abiatuko den “crowdfunding-a”, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariekin batera. EKITALDIA ZUZENEAN JARRAITU AHAL IZANGO DA HELBIDE HONETAN: https://youtu.be/-XKAkEJ2ALc

Euskal Herri osotik etorriko diren musikari oso ezagunen eta beste artista askoren partehartzea izango du ekitaldiak: Liher, Petti, Olatz Salvador, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio,  dantzariak (Udane Eskudero, Aritz Salamanca, Antton Fernandez, Aiora Etxebeste eta Mattin Etxebeste), Sastraka, Miren Narbaiza, Zaloa Urain, Maite Arroitajauregi “Mursego”, Galder Urbizu, Nerea Ibarzabal eta Eneko Sagardoy arituko dira, Nerea Ariznabarretak aurkeztuko duen ekitaldian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »