Gaur lau hilabete bete dira Verter Recycling 2002 SM enpresaren Zaldibarko zabortegia amildu zenetik eta bertan, hondakinen azpian, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak desagertu zirenetik. Hori gogoratzeko eta gertatutako hondamendiarengatik erantzukizunak eskatzeko, arratsaldean manifestazioa egin da Eibarren, Zaldibar Argitu plataformak deituta. Eibarren ez ezik, gaur mobilizazioak egin dituzte Zaldibarren, Elgetan, Zallan, Ermuan eta Markinan, Langileak, osasuna, erantzukizunak goiburuari jarraituz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri