Eremu gorritik atera da Eibar, 491,37ko intzidentzia-tasarekin
2021/02/08
11:57
eta kitto!
Eusko Jaurlaritzak kutsatzeei buruzko informazioa jakinarazi berri du. Eremu gorritik atera da Eibar, 491,37ko intzidentzia-tasarekin. Azken hiru egunetan 19 kasu berri baieztatu dituzte Eibarren, aurreko asteburuan baino 16 gutxiago. Ondorioz, bihartik aurrera taberna eta jatetxeak zabalik izango dira Eibarren, eta eskola kirola ere bueltan izango dugu.
Kutsatze-kopuruak behera egin du Debabarrenean azken astean. Azken hiru egunetan 63 positibo berri detekatu dituzte eskualdean, aurreko asteburuan baino 25 gutxiago; horietako 19 Eibarko biztanleen artean (5 ostiralean, 6 larunbatean eta 8 igandean). Elgoibarko egoera oso kezkagarria da oraindik, 1.230,50ko intzidentzia-tasan kokatuta baitago (23 kutsatze gertatu dira azken egunetan, aurreko asteburuan baino 12 gutxiago. Eskualdeko beste herriei dagokienez, 7 kasu berri detektatu dire Ermuan azken hiru egunetan, 6 Deban, 5 Mendaron, 2 Soraluzen eta bat Mutrikun.
Atzo, 10.687 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta horietatik 621 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 56 Araban, 371 Bizkaian, 188 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 42 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 164 pertsona ZIUn daude.