Ermuko saihesbidearen bigarren zatia zabaldu dute gaur

Ermuko saihesbidearen bigarren zatia zabaldu dute gaur
2018/09/17 eta kitto!
Gaur zabaldu dute Ermuko Hego aldeko saihesbidearen bigarren zatia. 1.300 metroko luzeera du eta Sallabente auzoko biribilgunean Eibarko saihesbidearekin lotuta dago. Sihesbide berriari esker egunero 9.000 ibilgailu gutxiago pasatuko dira herrigunetik eta " Ermuak lasaitasuna, segurtasuna eta erosotasuna irabaziko dituela" adierazi du Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. 2014an hasi zituzten lanak eta 74 milioi euroko ibertsioa egin du Bizkaiko Diputazioak. Ermuko Saihesbidea eskualdeko 75.000 herritarrek gozatuko duten azpiegitura berria da. Aldi berean, Ermua  eta Eibar arteko konektibitatea hobetzen duen bidea da.

Urtarrilean Uretamendiko tunela eta AP-8 autobidearekiko lotune berria ireki ondoren, azpiegitura osoa Eibarko Saihesbidearekin konektatzen da San Lorentzoko biribilgunean, eta honekin amaitutzat jotzen Ermuko Hegoaldeko Saihesbidea. Ermuko Saihesbidea Ermua eta Zaldibar udalerrien lurretan eraiki da eta 4 kilometro eta 75 metroko ibilbidea dauka, AP-8 autobidearekiko lotune berria sartuta.