"Errealitate lesbikoei buruzko laburmetraien emanaldia eta solasaldia" ostiral honetan Portalean

"Errealitate lesbikoei buruzko laburmetraien emanaldia eta solasaldia" ostiral honetan Portalean
2019/06/11 17:04
eta kitto!
Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak eta Gehitu elkarteak, ekainaren 28ko egitarauaren barruan (Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexualen Askapenerako Nazioarteko Eguna), "Errealitate lesbikoei buruzko laburmetraien emanaldia eta solasaldia" antolatu dute.  Ostiral honetan izango da, ekainak 14, 18:00etan, Portaleko Areto Nagusian. Jarduera irekia eta doakoa izango da. Ez da beharrezkoa izen-ematerik.

Gehituk eta Mugen Gainetik elkarteek elkarrekin egindako Errealitate lesbikoen film laburren tailerrean sortutako bi film labur ikusi ahal izango dira: Ondas Mareadas eta Hilabetean behin?. Jarduera Raquel Garciak, laburmetrai baten egilea, gidatuko du

kartel handia LGTBI