Errealitate lesbikoen film laburren solasaldia egingo da bihar Portalean

Errealitate lesbikoen film laburren solasaldia egingo da bihar Portalean
2019/06/13 12:32
eta kitto!
Andretxeak, Gehituk eta Mugen Gainetik elkarteek errealitate lesbikoei buruzko laburmetraien emanaldia eta solasaldia eskainiko dute bihar 18:00etan Portalean, ekainaren 28an ospatzen den Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexualen Askapenerako Nazioarteko Egunaren kanpainaren barruan.

Ondas mareadas’ eta ‘Hilabetean behin?’ film laburrak ikusteko aukera izango da eta hain zuzen ere bigarren lana zuzendu duen Raquel Garciak gidatuko du ekitaldia, zuzendariaren eta publikoaren arteko solasaldia bultzatuz.

kartel handia LGTBI