Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa eta denda prestatu dute larunbaterako Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa eta denda prestatu dute larunbaterako Eibarren
ETA KITTO 2021, Mai 21

Gure Eskuk eta Euskal Herriko beste 23 eragilek erreferendumaren aldeko sinadura bilketa jarri dute martxan. Herritarren sinadurak jasotzeko asmoz, bihar (larunbata) mahaia ipiniko dute Untzagan, 12:30etik 14:00etara. Horrekin batera, ekimenaren inguruko materiala bertan erosteko aukera egongo da. Gainera, nahi dutenek Klub Deportiboan izango dute sinatzeko aukera, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Eta, horrez gain, interneten ere sinatu daiteke erreferendumaren alde (hamaikagara.eus/sinatu).

Diotenez, “ekimen honekin, herritarron gehiengoak erabaki nahi duela ikustarazi nahi dugu eta, indarrak batuz, estatus politikoaren inguruko erreferenduma zein bestelako erreferendumak ahalbidetu. Datozen hilabeteotan milaka eta milaka herritarren konpromisoa pilatzeko erronka dugu esku artean eta, erronka hori betetzeko, denon ahalegina behar dugu”.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »