Errigoraren olio eta kontserben banaketa maiatzaren lehen astera atzeratu dute

Errigoraren olio eta kontserben banaketa maiatzaren lehen astera atzeratu dute
2021/04/21 eta kitto!
Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainan olioa eta kontserbak erosteko aprobetxatu dutenei banaketa egunak atzeratu egin direla jakinarazi nahi diete horren arduradunek. Berez atzo eta gaur bitartean banatu behar zituzten eibartarren eskaerak, Armeria Eskolako frontoian, baina atzerapena tartean, egun batzuk itxaron beharko dituzte erositakoa jasotzera joateko. Arduradunek adierazi dutenez, hauek dira eskaerak jasotzera joateko data berriak: maiatzak 4 (martitzena), 17:00etatik 20:30era eta maiatzak 5 (eguaztena), 17:30etik 20:30era. Egun bietan Armeria Eskolako frontoira joan beharko da.