Eskola Agenda 2030eko ikasleek proposamenak aurkeztu dizkiote Osoko Bilkurari, hiri jasangarri bat eraikitze aldera

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eskola Agenda 2030eko ikasleek proposamenak aurkeztu dizkiote Osoko Bilkurari, hiri jasangarri bat eraikitze aldera
ETA KITTO 2022, Mai 31

Urtero egiten den Eskola Agenda 30eko udalbatzarra egin dute aurten ere Eibarko hainbat ikastetxetako ikasleek Pleno Aretoan. Aurtengo ikasturtean Lehorreko Bizitza gaia landu dute ikasleek Eskolako Agenda 30 programaren baitan. Egitasmo hau aurrera eramateko, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du eta ikastetxeek Eibarko Udalaren, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen, Ingurugelaren eta Debegesa Garapen Agentziaren laguntza dute. Urtean zehar gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan.

Behin egoeraren diagnostikoa eginda, ikasleek Udalbatzarrean, aurten bideo bidez, aurkeztu dituzte ateratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere, hiri jasangarri bat eraikitze aldera. Halaber, aurten ikasleek hainbat konpromiso hartu dituzte.

Ikasleek Udalari egindako ekarpenetatik azpimarragarrienak hauek izan dira:
– Udaletxetik hilero irterak antolatzea ingurua garbitzeko eta hobeto ezagutzeko.
– Herriko Baso Biziak taldearekin elkarlana bultatzu.
– Parke berde gehiago eta paseatzeko lekuak sortu
– Bariante gaineko bidea, bazterrak garbitu (lur-jausiak, burdinak…) eta lurra bota ondoren, landare eta zuhaixken landaketa bat proposatu da, bide hori txukuntze aldera.
– Udaletxeak irteerak antolatzea ingurua garbitzeko eta hobeto ezagutzeko
– Udaletxeak lurrak erostea eta bertako zuhaitzak landatu.
– Eukalipto landaketen moratoriaren mozioa onartu.

Eskolako Agenda 30 Debabarrenean
Udaletxeekin elkarlanean, 20 urte daramatza Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak, eskualdean Eskolako Agenda 30 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen. Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da Eskolako Agenda 30. Egitasmoak hiru helburu ditu:
– Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.
– Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko gai diren ikasleak heztea.
– Partaidetza  eta  ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza bermatzea.

Guztira, 25 ikastetxe eta 8.000 ikasle baino gehiago ari dira parte hartzen Debabarrenean Eskolako Agenda 30 programan. Programaren baitan, hezkuntza komunitate osoari zuzendutako ekintzak antolatzen dira, ikasle, irakasle eta familiei.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »