Eskualdeko “Kaleratzeak Stop Deshaucios” taldearen saioa izango da bihar Portalean, 16:30ean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Eskualdeko “Kaleratzeak Stop Deshaucios” taldearen saioa izango da bihar Portalean, 16:30ean
ETA KITTO 2021, Urr 19

2012an osatutako gure bailarako Stop Desahucios taldeak hamarkada honetan aurrera ateratako lanaren aurkezpena egingo du bihar arratsaldean Portalean, 16:30ean hasiko den saioan, eta aldi berean taldea indarberritzeko ahaleginean erreleboa eskainiko dien kolaboratzaileen laguntza eskatuko du. Lekukoa pasatzerakoan, dena dela, orain arte taldean jardundakoen laguntasuna izango dutela diote, “bai informazioa transmititzerakoan eta baita lan egiteko erari begira ere”. Hainbat aurrerapausu eman dira arlo horretan urteen poderioz eta ez dira gutxi izan egoera larrian aurkitzen zirenei bertatik irtetzeko konponbideak aurkitu zaizkienak. Borroka horrek hainbat lege-aldaketa ekarri ditu eta, “batez ere, banku eta interesatuen artean zorrak negoziatzeko era berriak eta justuagoak aldi berean”. Eibar, Ermua, Elgoibar, Mutriku, Deba, Soraluze eta Mendaroko Udalak ere mobilizatu dira arlo horretan, euren herrietan kaleratzeak saihesteko bidean.

Interesatuek aukera bikaina izango duzue bihar taldearen nondik-norakoak ezagutu eta zeregin horretan zelan lagundu dezaketen ezagutzeko. Debabarreneko Kaleratzeak Stop / Stop Deshaucios Bajo Deba taldearekin harremanetan jartzeko: 693 94 13 05 telefono zenbakia, stopdeshauciosbajodeba@gmail.com helbide elektronikoa eta Facebook-eko Stop Deshaucios Bajo Deba.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »