Espetxealdi iraunkorra berretsi diote Rakel López Arias eta Markel semearen hiltzaileari

Espetxealdi iraunkorra berretsi diote Rakel López Arias eta Markel semearen hiltzaileari
2021/06/10 eta kitto!
Espainiako Auzitegi Gorenak espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri dio 2017an, Alcobendasen (Madril), Rakel López Arias 44 urteko eibartarra eta Markel 12 urteko semea hil zituen Mounir Ayadi. Horrela, hiltzaileak Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka jarritako kasazio-helegitea ezeztu dute, azken horrek Probintzia Auzitegiaren epaia berretsi baitzuen.

Semea hiltzeagatik espetxealdi iraunkor berrikusgarria (hau da, bizi osoko espetxealdi berrikusgarria) ezarri zioten Ayadi eta 25 urteko kartzela-zigorra López Arias hiltzeagatik. Gainera, hiltzaileak 180.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio López Ariasen beste bi semeetako bakoitzari eta 120.000 euro emakumeen gurasoei.

 

Argazkia: EITB Media.