...eta kitto! astekaria ez da buzoietan izango barixaku honetan

...eta kitto! astekaria ez da buzoietan izango barixaku honetan
2022/12/05 eta kitto!
Aste honetako zubi luzea dela-eta, web-orrian berriak kaleratu eta informazioa eskaintzen jarraituko badugu ere, astekaria ez da kalean izango barixaku honetan. Jende asko etxean ez egoteak eta banatzaileei ere “opor txiki bat” eskaintzeak bultzatu gaitu egutegia horrela moldatzea. Hori bai, urtea amaitu arte, hurrengo hiru barixakuetan (hilaren 16an, 23an eta 30ean, azken hori urtekaria) jasoko duzue ...eta kitto! zuen buzoietan.