...eta kitto! hedabideari buruzko ikerketa aurkeztuko da gaur Portalean

...eta kitto! hedabideari buruzko ikerketa aurkeztuko da gaur Portalean
2019/06/04 eta kitto!
Gaur, asteartea,  ...eta kitto! paperezko astekariari eta etakitto.eus webguneari buruzko ikerketaren emaitzen aurkezpena egingo da Portaleko areto nagusian. Ekitaldi 19:00etan hasiko da eta irekia izango da, interesa duen edonor etor daiteke. Aldizkaria eta webgunea hobetzeko asmoz, 600 inkesta egin dira eibartarron artean, Aztiker ikergunearekin batera. Orain dela 10 urte egin zuen Aztikerrek lehen ikerketa. "Berrikuntzaren bideari jarraituz, bigarren honekin gaur egungo datuak eta astekariak azken hamarkadan izan duen bilakaera ezagutzeko aukera izango dugu. Herritarrei begira produktua hobetzeko egin dugun lana da. Beraz, herritar guztiak  animatu nahi ditugu ekitaldira etortzeko".

Maquetaci—n 1