..eta kitto! astekariari buruzko inkestak egiten hasiko da gaur AZTIKER enpresa, gehienak telefonoz

..eta kitto! astekariari buruzko inkestak egiten hasiko da gaur AZTIKER enpresa, gehienak telefonoz
2018/10/22 eta kitto!
...eta kitto! astekaria hobetzeko asmoarekin, eibartarren iritziak jasotzeko inkestak egingo dituzte Aztiker enpresako profesionalek gaurtik aurrera. Hurrengo hiru edo lau asteetan guztira 600 inkesta egingo dituzte, gehienak telefono bitartez, baina inkestetako batzuk zuzenean etxeetara joanda beteko dituzte inkestatzaileek. Etxeetara, ate-joka doazen inkestatzaileek …eta kitto! Euskara Elkartearen eta Aztiker enpresaren identifikazioa eramango dute. Galdetegiari esker jasoko dugun informazioak garrantzi handia dauka guretzako eta jasotako erantzun horiek aldizkaria hobetzen lagunduko digute. Horregaitik, datozen egunotan telefonoz zein zuzenean inkesta egiteko eskatzen badizuete, galdereri erantzutea benetan eskertuko genduke. Minutu batzutan erantzuteko galdera errazak izango dira, batzuk erantzun zehatza eskatzen dutenak eta beste batzuk, berriz, erantzun zabalagoa emoteko aukera eskaintzen dutenak. Jasotako erantzun guztiak ondo aztertuko dituzte eta, ondoren, datu guztiak prozesatu egingo dira, ondorioak atera ahal izateko. Emaitzak Gabonetarako edukitzea espero dute, eta horiek jaso bezin laster, zeuen artean ezagutzera emango dittugu. Aldez aurretik eskerrak ematen dizkizuegu aldizkaria hobetzen lagunduko duzuen guztiei.