ETBren ‘Gertutik’ saioak atzerritarren inguruko aurreiritziak aztertu ditu Eibarren

ETBren ‘Gertutik’ saioak atzerritarren inguruko aurreiritziak aztertu ditu Eibarren
2019/03/18 17:00 eta kitto!
ETBren Gertutik saioak atzerritarrei buruzko aurreiritziak aztertzeko jolasa egin zuen Eibarren. Darling Touchani abokatuarekin egindako esperimentua izan zen eta jolas bakoitzean pertsonaia protagonista bat aukeratu zuten antolatzaileek. Gero, pertsonaia horrekin batera bi aktoreren irudiak jarri zituzten panel batean, eta parte-hartzaileei hainbat kontu proposatu zizkieten euren usteak zeintzuk ziren jakiteko.

https://euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net/multimediahd/videos/2019/03/17/2412566/20190317_12512204_0011853247_005_001_GTT_ZURRUMUR.mp4