Etxeratze agindua aurreratzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza

Etxeratze agindua aurreratzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza
2021/01/15 11:17
eta kitto!
Bigen Zupiriak gaur goizean Naiz irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza etxeratze agindua aurreratzea aztertzen ari da, eta “zortziak eta seiak aldean” ezarriko lukete ordutegi berria.

LABIk neurri berriak hartu ditu aste honetan eta Zupiriaren berbetan “oso gogorrak” dira, baina esan duenez, “Lehendakariari gustatuko litzaioke, Frantzian egin duten eran, seietan edo zortzietan ezarri ahal izatea etxeratze agindua. Zenbaitek proposatzen duten konfinamendu erabatekoaren aldeko hautua egin aurretik, lehendakariak uste du badirela beste bide batzuk, eta hori izan daiteke bat”.