Etxetik kilometro bateko eremua markatuko dizun app euskalduna eskuragarri

Etxetik kilometro bateko eremua markatuko dizun app euskalduna eskuragarri
2020/05/02 eta kitto!
Android mugikorretarako aplikazio interesgarri bat sortu Egoitz Aldakur informatikariak: Bizitokitik Covid-19 izeneko aplikazioak etxetik zenbat aldentzen zaren markatzen du eta oso erabilgarria da etxetik haurrekin irtetzeko, kirola egiteko edo buelta bat emateko orduan, hori egiteko duzun kilometro bateko perimetroa. Aplikazioa Gaindegiak argitaratutako web orrialdean inspiratuta garatu dute eta laster gaztelerazko bertsioan ere egongo da eskuragarri, “Desde Casa Covid19” izenarekin. Bideo honetan aplikazioa deskargatu eta instalatzeko azalpenak dauzkazue:

https://youtu.be/9s-eOTz7bj8