Europako Parlamentuko Eskaera Batzordeak Zaldibar Argituk egindako eskakizuna tramitera onartu du Zaldibarko zabortegian gertatutakoa ikertzeko. Gainera, Europar Batzordeari kasua ikertzeko erreklamatu dio, eta hori egitera behartuta egongo da.
Europar Batzordeak 2021ko urtarrilaren 21erako ikertu edo aztertu beharko du Zaldibarren gertatutakoa, eta Eurokamerako Ingurugiro eta Lan batzordeak jasoko du horren inguruko informazioa.
#zabortegiaEuropar batzordeazaldibarZaldibar ArgituZaldibarko zabortegia
Gaiarekin zerikusia duten albisteak