Euskadik hogei urte inguruko gazteen txertaketa bizkortu eta aurreratu nahi du

0    Gizartea 
ETA KITTO
Euskadik hogei urte inguruko gazteen txertaketa bizkortu eta aurreratu nahi du
ETA KITTO 2021, Uzt 02

Osakidetzak lehenbailehen hasi nahi du adin-tarte berria inokulatzen, talde horretan fokalizatzen diren kutsadurak ekiditeko. 

Mallorcako megabrotearen ondoren, COVID-19aren kutsatzeak eragin handia izan du 20 urte inguruko populazioan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak modulatu egin du immunizazio-estrategia. Hori horrela, azkartu eta aurreratu egin nahi du Euskadik hogei urteko gazteen txertaketa. Egun hauetako txertaketa erritmoaren araberakoa izango da erabakia, baina ez dute baztertzen datorren astetik aurrera gazteenei deitzen hastea.

17 eta 18 urteko nerabeen eta hogei urte inguruko gazteen azken zifrek alerta egoeran jarri dute Gotzone Sagardui, eta euskal txertaketa-kanpainaren estrategia aldatzera behartu dute. Atzo, Euskadin 217 positibo eman ziren 19 eta 39 urte bitarteko biztanleen artean, eta 90 positibo 0 eta 18 urte bitartekoen artean. Bi kasuetan intzidentzia-tasa hirukoiztu egin zen, eta are laukoiztu, antidotoaren lehen dosia jaso duten adin-taldeen artean. Nabarmentzekoa da 17 eta 18 urteko gazteen artean kutsatzeen gorakada handia, 46 positibo berri izan baitziren atzo.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »