Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministek gutxienez 3.000 emakume batu dituzte Durangon

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministek gutxienez 3.000 emakume batu dituzte Durangon
2019/11/04 eta kitto!
3.000 emakume* inguru batu dira asteburu honetan Durangon izandako Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan.  Bost ardatz nagusi izan dituzte: bizitzak erdigunean jartzea, dekolonialitatea, gorputza eta sexualitatea, indarkeriarik gabeko bizitzak eta mugimendu feministari berari buruzko eztabaida. Erronka handiak dituzte, eta horiei aurre egiteko nola antolatu izan dute hizpide.  Hemen daukazue Argiako webgunean Amaia Lekunberrik argitaratutako erreportajea: https://www.argia.eus/albistea/salda-badago-baldin-eta-zapore-berriei-irekita-bagaude