Ez da koronabirus kasu berririk atzeman Debabarrenean

Ez da koronabirus kasu berririk atzeman Debabarrenean
2020/05/21 eta kitto!
Osasun Sailak argitaratutako azken txostenaren arabera, ez da kasu berririk atzeman Debabarrenean eta Gipuzkoan kasurik gabeko beste egun bat izan da.

Araba eta Bizkaian ordea eman dira kasuak. Atzoko 26 kasu berri eman baziren, gaur 9 kasu berri izan dira, herena.  Positiboetatik 2 Araban eta 7 Bizkaian eman dira. Arabako kasu berri biak Gasteizen atzeman dira eta Bizkaiko 7 kasuetatik, 4 Bilbon atzeman da. Beraz, inzidentzia txikiagoa bada ere, Bizkaiko eta Arabako hiriburuetako inzidentzia altua izaten jarraitzen du gainontzekoekin alderatuta.

Eibarrera etorrita nabarmentzekoa da maiatzaren 8tik ez dela kasu berririk atzeman gure herrian eta tendentziak horrela jarraituko balu elkarren segidako bigarren astea beteko genuke bi egun barru.

Ospitaleratuei dagokionean, atzoko kopuru berean topatzen dugu Debabarrenako ospitalen okupazioa, hau da 18 lagun daude ingresatuta, baina ospital bakoitzeko ospitaleratu kopuruetan aldaketak eman dira.

Eibarkoan 13 lagun daude (atzo 14 ziren) eta Mendarokoan 5 (atzo 4 ziren)

ospitaleratuak maiatzak 20 web