Ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren (datuak herriz herriz)

Ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren (datuak herriz herriz)
2020/03/30 12:19
eta kitto!
Debabarrenean  beste bi positibo zenbatu zituzten atzo 20:00ak arte (bat Soraluzen eta beste bat Elgoibarren), baina horietako bat bera ere ez Eibarren. Horrenbestez, 40 dira COVID-19 gaitzak jotako eibartarrak. Eskualdean, berriz, 106 lagunek dute gaitza.

Gure eskualdeko datuak, herriz herri:

Eibar            40
Elgoibar      26
Ermua           20
Deba              8
Mendaro     2
Mutriku        6
Mallabia       0
Soraluze       4

Eskualdeko ospitaletan 73 pertsona daude ingresatuta, atzo baino 4 gehiago (37 Eibarko Ospitalean eta 36 Mendaroko Ospitalean)

Euskadin 317 kasu berri izan dira, atzokoaren erdia, eta, beraz, 6.057 pertsona daude kutsatuta. Horietatik 1.966 ospitaletan daude. 297 lagun hil dira, atzo baino 32 gehiago. Osastutakoak, berriz, 1.646 dira.