Ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren
ETA KITTO 2021, Eka 18

Atzo ez zuten koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren eta intzidentzia-tasa 36,40koa da herrian.

Eskualdeko beste herriei begira, Mendaron atzeman dute Debabarreneko koronabirus kasu positibo bakarra.

EAEn, atzo, 6.196 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 165 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 20 Araban, 107 Bizkaian eta 35 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 19 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 51 pertsona ZIUn daude.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »