Ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren

Ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren
2021/09/10 eta kitto!
Atzo ez zuten koronabirus kasurik atzeman Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 243,87ekoa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren hiru kasu atzeman zituzten atzo eta Mendaron, Ermuan, Deban eta Mallabian kasu bana. Horrela, guztira zazpi kasu atzeman zituzten Debabarrenean.

EAEn, atzo, 4.318 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 221 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 28 Araban, 124 Bizkaian eta 67 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 58 pertsona ZIUn daude.