Ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren

Ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren
2021/09/23 eta kitto!
Atzo ez zuten koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 101,91koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Soraluzen atzeman dute Debabarreneko koronabirus kasu bakarra.

EAEn, atzo, 6.827 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 120 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 23 Araban, 66 Bizkaian eta 24 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 28 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 49 pertsona ZIUn daude.