Farmazietan gel eta maskarak ez erostea eskatu dute

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Farmazietan gel eta maskarak ez erostea eskatu dute
ETA KITTO 2020, Mar 16

Espainiako Osasun Ministerioak koronabirusaren aurrean babesteko behar den material guztia osasun-agintarien esku lagatzeko egin duen eskaera dela eta, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak (GSE) herritarrei eskatu nahi die maskarillak, gel hidroalkoholikoak eta bestelako babes materialak erostera Gipuzkoako farmazietara ez joateko.
GSEtik jakinarazi dutenez, une honetan ez dago farmazietan produktu horien hornikuntzarik, beraz, ezingo dira erabiltzaile partikularrei saltzeko erabili.
Gipuzkoako Elkargoak, halaber, herritarren erantzukizuna eskatzen du, farmazietara ezinbestekoak diren sendagaiengatik eta osasun-produktuengatik soilik joan daitezen: “Farmaziek irekita jarraitu ahal izateko, bertako langileek babestuta egon behar dute, eta horregatik garrantzitsua da farmazietara bisitak murriztea”, azpimarratu du Miguel Angel Gastelurrutia GSEeko presidenteak. “Denok arazoaz jabetzen bagara, eta farmazien kasuan, behar beharrekoa denean bakarrik joaten bagara, haietan lan egiten duten langileak ez dira kutsatuko, eta irekita jarraituko dute, behar duen orok bere botikak eskura izan ditzan”, gaineratu du Gastelurrutiak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »