“Fibromialgia: Psikosintesia integrazio-proposamena tailerra” antolatu du DEFIBEL elkarteak

“Fibromialgia: Psikosintesia integrazio-proposamena tailerra” antolatu du DEFIBEL elkarteak
ETA KITTO 2016, Ots 03

Debabarreneko Fibromialgia eta Ahulezia kronikoaren DEFIFEL elkarteak “Psikosintesia: Integrazio-proposamena” tailerra antolatu du Ana Perez Lizarraga psikoterapeutaren eskutik.

Ikastaroa Eibarren izango da,  Portaleko ikastaro-gelan. Lehenengo saioa urtarrilaren 26an, asteartea, izan zen 17:00etatik 19:00etara, eta besteak honako egunetan izango dira: otsailaren 23an, martxoaren 22an, apirilaren 26an, maiatzaren 31an eta ekainaren 28an.

Ezinbestekoa da izena ematea. Plaza mugatuak dira eta izena emateko elkarteko telefonoa (678 06 89 59) zein emaila erabil daitezke: asoc.defibel@gmail.com

“PSIKOSINTEA: INTEGRAZIO-PROPOSAMENA”

“Psikosintesia integrazioa eta gizaki-nortasunaren harmonia bultzatzeko eta laguntzeko ekintza-psikologiko metodo-konjuntoa da. Bere helburu nagusia gizaki-nortasunaren alderdi guztiak (fisikoa, emozionala, burukoa eta espirituala) modu kontziente edo inkontziente batean, sintesi harmonikoen bidez batzea da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude