Frankismoak Euskal Herrian izan zuen eraginaren inguruko hitzaldiak eskainiko dituzte egunotan

Frankismoak Euskal Herrian izan zuen eraginaren inguruko hitzaldiak eskainiko dituzte egunotan
2023/03/01 eta kitto!
Aritz Ipiña Bidaurrazaga Historia lizentziatuak, Historia Garaikidean doktoreak eta EHUko irakasle laguntzaileak ‘Frankismoaren eragina Euskal Herrian. Oinarri ideologikoak, politikoak eta sozialak. Oposizioa eta barruko erresistentzia. Autarkia ekonomikoa. Nazioarteko politika’ hitzaldia eskainiko du herrian datozen egunotan.

Lehen hitzaldia La Salle ikastetxean emango du bihar, martxoak 2 (saio bikoitza izango da ikasleentzat); bigarrena etzi, 10:00etan, udaletxean; eta hirugarrena Aldatzen, martxoaren 3an (ikasleentzat eta edozein herritarrentzat).

Ipiñak 2012tik dihardu ikerketa egiten ‘Biography & Parliament’ taldean, batik bat frankismoaren errepresioari, ikerketa prosopografikoari eta Bizkaiko udal- eta foru- erakundeei dagozkien gaietan. Hiru liburu dauzka argitaratuta, eta beste 34 lan liburu-ataletan eta hainbat aldizkari espezializatutan azaldu da, horietako asko frankismoaren ingurukoak.