Gaur amaitzen da “Errebal Plazia” merkatu berriko postuetarako bisitak eskatzeko epea

0    Gizartea 
ETA KITTO
Gaur amaitzen da “Errebal Plazia” merkatu berriko postuetarako bisitak eskatzeko epea
ETA KITTO 2021, Uzt 07

Eibarko Udalak lizitaziora atera zuen ekainean “Errebal Plazia” azoka berriko saltoki finkoen kontzesioa edo emakida eta gaur arte (uztailak 7) zabalik egongo da lokala bisitatzeko hitzordua eskatzeko epea. Interesatuek mezu bat bidali beharko dute helbide elektroniko honetara: ekonomia@eibar.eus.

Halaber, lanpostu horiek eskuratzeko epea uztailaren 19ra arte egongo da zabalik. Udal webguneko “Kontratatzailearen profila” atalean argitaratuta dauden pleguetan, deialdiari buruzko betekizun guztiak eta bestelako xehetasunak kontsulta daitezke.

Eskaintzak aurkeztu eta postuak esleitu ondoren, merkatu berria aurtengo azken hiruhilekorako martxan jartzea da helburua.

Azoka berriak sei saltoki finko izango ditu: arraindegia, 0 kilometroko produktuak, ozpinetakoak, harategia eta txarkuteria, fruta-denda eta okindegia-gozotegia.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »