Gaur arratsaldean irekiko da 59 eta 55 urte bitartekoei Covid-19aren aurkako txertoa jartzeko webgune bidezko hitzordua

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur arratsaldean irekiko da 59 eta 55 urte bitartekoei Covid-19aren aurkako txertoa jartzeko webgune bidezko hitzordua
ETA KITTO 2021, Abe 21

Gaur arratsaldetik aurrera, 55 eta 59 urte bitartekoek hitzordua hartu ahalko dute txertoa hartzeko, Osakidetzaren web-orriaren bidez.  Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazitakoaren arabera, “aurrekoan esan genuen bezala, herritarrei txertoa hartzera joateko eskatzen diet, baina Osakidetzaren oharrei jarraitzeko. Gaur arratsaldera arte Itxaron web-orriaren bidez hitzordua hartzeko”.

Jakinarazi duenez, kutsadura-mailek nabarmen egin dute gora, gaixotasun horren ondorioz ospitaleetan gero eta joan-etorri gehiago dago eta epe laburrera ez da ikusten joera aldatuko denik. Gainera, “azken egunotan, Omicron aldaeraren 220 kasu erregistratu dira”, esan du.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »