“Gaur bertan ezabatuko da Joaquin Beltran bilatzeko operatiboa”

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
“Gaur bertan ezabatuko da Joaquin Beltran bilatzeko operatiboa”
ETA KITTO 2021, Mai 14

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren berbetan, Zaldibarko zabortegia hondoratu zenetik 463 egun pasa eta gero ez dute Joaquin Beltran bilatzen jarraituko. “Ez dugu helburua lortu”, esan du sailburuak, bilaketa lanek planifikazio “argi eta zehatza” jarraitu arren.

Erkorekak aipatu duenez, gorpuzkiak ez aurkitzeko bi arrazoi nagusi egon daitezke: “Batetik, fenomeno kimiko larriak gertatu dira zabortegian, tenperatura eta beste faktore batzuk kontuan hartuta. Horrek esplika dezake zergatik izan duen arrakasta Sololuzeren gorpuzkiak aurkitzeko metodologiak eta ez besteak. Eta bestalde, Ez dakigu zein den zabortegi behera erori zen unean Beltran zegoen gune zehatza”.

Jaurlaritzak prentsari emandako txostenak azaltzen duenez, istripuaren ondorioengatik eta metatutako hondakin tonen artean (horietako batzuk kimikoak) igarotako denboragatik  gorpua disolbatuta egon daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »